MUSIKASTE: Euskal musikaren astea - Semana de la música vasca
 
 

Musikasteren helburuak (1974)

1 Herri baten musika, bere musikagileen lanek, berauez interpreteek egiten dituzten bertsioek, eta herri musikaren adierazpenak osatzen dute.

2 Egungo belaunaldiek, beren aurrekoen musika lanak ezagutu behar dituzte, aintzat hartu eta maita ditzaten, eta oraingo lanen abiapuntu izan daitezen.
Iraganeko musika ez ezagutzeak oraingo belaunaldiak babesik gabe utzi eta egina errepikatzearen arriskua dakar, benetako aurrerapenaren kaltetan.

3 Herri baten musika mundu osokoaren atala da. Baina azken hau tokian tokiko musikak oinarritzat hartuz soilik egin daiteke.

4 Kulturarik indartsuenek etengabeko eragina dute ahulagoetan, mundu osoko izpiritu kezkatiak bereganatuz, xedea arte unibertsala denean txalogarria den bezala, zapaltzeko denean onartezina delarik. Gaurregun, jakin badakigu, kulturen arteko bikoiztasun klasista (nagusiak-menpekoak) zentzu gabea dela.

5 Munduko musika kulturaren aberastasunerako da herrietako musikak indartzea.

6 Herri baten musikaren lehena eta oraina behar bezala ez ezagutzearen arrazoia denboran edo gizarte aldakorrean bila daiteke, baina sekula ez ajolagabekerian.
Lehena ezagutzen herri batek ematen duen astia, bere ibileraren norabide eta abiaduraren oinarri da. Herriaren historia geroaren gidari eta ardatz dugu.

7 Musikagileek gizartearekiko duten erantzukizuna, musika artearen eskakizunen arabera osatzea litzateke, egunean eguneko giroaren arabera, aginduriko lanaren etengabeko bilakaerari lagunduz.

8 Interpreteek bere eginkizuna zintzoki betetzea, musikagileek beren lanei ematen dieten norabideari hurbiltzea da, azken joerak baztertu gabe, eta, jatorrizko lana birsortzeko askatasuna dutelarik, hitzez-hitzezko eta aldebakarreko ikuspegia txuliatuz.

9 Musikagile eta interpreteek bere herriko arte sentiberatasuna hezteko erantzukizuna dute, bat eta bestearen arteko lotura emanez, musikalariak herriari erantzunez, baina aldi berean, herria zabarkarietatik urruntzen lagunduz.

10 Herriak ez ditu musikagile eta interpreteak bere aginpean izango, ez eta hauek, ohorea, sari erraza edo antzeko helburu hutsetan eroriko ere. Musikagilea, egun, adierazpen tresnen iraultza biziak inguratzen du, azken honek entzulegoarengan haserraldia aise pizten duelarik Musikagile eta herriaren arteko harreman sendoa elkarrenganako begirune eta laguntzak bakarrik ekar dezake

Asmo hauek direla eta, MUSlKASTEren nahiak hauek lirateke Musikaren historia aztertu, sortze lanak bultzatu, interpreteak lagundu, buru lotiak esnarazi, elkarren arteko lanak aurrera eraman.

Honen ondorioz, MUSlKASTEren zereginak honakoak dira:

a) Iraganari begira, artxiboetan arakatu, batik bat katedralekoetan, gure musikako korapiloak askatzeko, ezagunak ditugun euskal musikalariei buruzko ikerlanak osatu, beren musika etekinik handiena artxiboetako hauts tartean dagoenez.

b) Orainari begira, musikagileak suspertu, lanak kanporatzeko aukera eskaini, oztoporik handienak dituztenak batez ere; geure interpreteei lehentasuna eman.

c) Gure musikari orokorki begira:

  1. Artxibo-liburutegi-Fonoteka bat sortu, zeinahi alditako musikagileen musika guztia, musikari buruzko idatziak eta lanen grabaketak, folklorea barne, bertan bil daitezen.
  2. Euskal musikaren historia egin ahal izateko materiala bildu.
  3. Gure musikaz eta inguramenduaz iker lanak egin, hitzaldi, eztabaida, mahainguru, eaen bitartez.
  4. Gure musikaren ikerketa, sorkuntza eta interpretaketako kezka pizteko sariak sortu.
  5. Musika erakunde, taldeen arteko batasun eta adiskidetasuna bultzatu argital lanak, bilerak, jaiak… eginik.
   
 
adimedia-k garatua